Skip to main content

Ignacio Cabezak, etzi, 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Argitalpen data

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertuko da etzi, urtarrilak 10, 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko. Bertan Foru Administrazioaren finantza-egoeraren ikuspegi orokorra islatzen da. Batzordearen bilera goizeko 9:30ean hasiko da.

Iaz Foru Administrazioak 5.600 milioi gastatu zituen eta 5.900 milioi bildu. Gastuetan transferentzia arruntena da kapitulu nagusia, 2.300 milioirekin. Langileria da bigarrena, 1.600 milioirekin eta azkenik, ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak: 827 milioi. Zuzeneko zergak (2.600 milioi) eta zeharkako zergak (2.300 milioi) izan ziren diru-sarreren iturri nagusia.

Txostenak Foru Administrazioaren egoera nabarmen hobetu dela azpimarratzen du. Alde horretatik, hiru datu aipatzen ditu: aurrekontu-emaitza (295 milioi), gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (114 milioñi) eta diruzaintzako saldoa (722).

Txostenak langileriaren egoera ere aztertzen du. Iazko amaieran, Foru Administrazioan 32.000 lagun ari ziren. Horietatik, %51 kontratatua zen. Foru Administrazioak hiru enplegu eskaintza onartu zituen, kontratazio maila jaisteko asmoz.