Skip to main content

ASOCEX

Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberarekin harremana sendotzen

Argitalpen data

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberako ordezkari nagusiekin bildu da. Bilera horren helburua erakundeen arteko lotura indartzea zen, bizipenak eta etorkizuneko misioak partekatuz. Kontrolen programazioa ere landu da.

Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberako langile-kategoria guztiak izan dira bileran. Baita José Contreras, Kontuen Ganberako idazkari nagusia, eta Asun Olaechea eta Javier Marticorena auditoreak ere.