Skip to main content

ASOCEX

Mari Paz Benito, "Kontuen Ganberako topaketen" protagonista

Argitalpen data

Joan den ostiralean, Mari Paz Benito epaileak "Kontuen Ganberako Topaketan" parte hartu zuen. Ekimen honen helburua, gure egoitzara gure komunitateko bizitza sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaleko pertsonaiak hurbiltzea da.

Mari Paz Benito zuzenbideko ikasle bikaina izan zen, eta laster sentitu zuen epailetzarako bokazioa. 1997an ikasketak amaitu eta bi urte geroago epailearen oposizioa gainditu zuen. “Niri beti gustatu izan zait zuzenbide penala, eta oso irakasle onak izan ditut, egia esan. Justizia Jauregitik pasatzen nintzenean, egunen batean han lan egingo ote nuen galdetzen nintzen neure buruari” aitortu zuen.

Topaketan, Nafarroako kasu mediatikoenei (Manada, Altsasuko kasua, etab.) buruz hitz egiteaz gain, oso kritikoa izan zen justizia-organo gorenen egoerarekin, bereziki 2018tik berritzeko zain dagoen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin.

Ustelkeriarekin zerikusia duten delituei dagokienez, azpimarratu zuen epaileak ahultasun-egoeran daudela. “Argi dago oso bitarteko mugatuak ditugula, eta botere betearazleak eman behar dizkigula baliabideak, askotan delitu horietan inplikatuta dagoen boterea”, esan zuen Benitok.

Hitzaldia amaitu ondoren, erakundeko profesionalen galdera batzuei erantzun zien, batez ere epaileen bateraezintasun-erregimenari eta justiziaren politizazioari buruzkoak.