Argitalpen data
Ignacio Cabeza Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak eta Manuel Martin-Granizo Santamaria Kontu Auzitegiko Fiskaltzako fiskalburuak eguneratu egin dute bi erakundeek 2013an sinatu zuten jarduera protokoloa, kontabilitate erantzukizunaren zantzuak atzemateko orduan koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko asmoz.
Izandako esperientzia ikusita, egokitzat jo zen hura berrikustea, ezarritako mekanismoak hobetu eta arintzeko, bi erakundeen arteko lankidetzan sakonduz
Sinadura ekitaldia Kontu Auzitegiaren egoitzan egin zen ekainaren 26an.