Skip to main content

Miguel Ángel Aurrecoechea, Toki Zuzenbideko Euskal Mintegiko hizlari

Argitalpen data

Toki Zuzenbideko Euskal Mintegiak aurten 18. edizioa ospatu du. Nafarroako Kontuen Ganberako auditoreak, Miguel Ángel Aurrecoecheak, parte hartu zuen, “Babesletza-kontratuak, diru-laguntzak eta lankidetza-hitzarmenak. Araubide juridikoa eta ezberdintasun nagusiak” izeneko saioan hizlari gisa, joan den ostiralean.

Programa hau EUDELen (Euskadiko Udalen Elkartea) eta IVAPen (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) urteko prestakuntza-eskaintzan finkatuta dago 2006az geroztik, euskal toki-erakundeetako langile juridikoei beren eginkizunen kalitate profesionala hobetzeko behar dituzten tresnak emateko. Zalantzarik gabe, tokiko erakundeen lana aberasten duen ekitaldia da.