Kontuen Ganberak haren legearen 40. urteurrenean antolaturiko jardualdia oso arrakastatsua izan da. Iruñeko Civican aretoan egin da, Administrazio Publikoaren erreforma hizpide harturik. Maria Chivite lehendakariak egin du hasierako hitzaldia, eta Unai Hualde Parlmentuko buruak amaierakoa.
Bien artean, hizlari sorta handia, hitzaldi eta mahai inguruetan gaia ikuspegi ezberdinetatik aztertu dutenak.
Irudian, behean, ezkerretik hasita, Jose Ramon Chaves magistratua, Pablo Arellano Estatuko kontu-hartzaile nagusia, Maria Chivite, Ignacio Cabeza eta Dolores Genaro, Kontu Epaitegiko fiskalizazio ataleko burua. Goiean, Manuel Aleandor Cardenete, Andaluziako Kontu Epaitegiko presidentea, Daniel Innerarity filosofoa eta Humberto Bustince NUPko Adimen Artifizialeko katedraduna.