Skip to main content

Ignacio Cabezak Ser irrati katearen saria jaso du, "azken berrogei urteotan Kontuen Ganberan lanean aritu diren guztien izenean"

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Ser irrati katearen ohorezko saria jaso zuen atzo, Iruñeko Baluarte Jauregian eginiko ekitaldi batean. Saria jasotzean, azken berrogei urteotan Kontuen Ganberan lanean aritu diren guztiak izan zituen gogoan. Kazetarien lanaren garrantzia ere azpimarratu zuen. "Kontuen Ganberak biztanle guztien dirua nola erabiltzen den aztertzen du. Beraz, behartuta gaude gure lanaren berri ematera. Alde horretatik, kazetarien lana funtsezkoa da gure erakundearen eta jendearen arteko zubi-lana egiten dutelako. Irrati, prentsa, telebista eta komunikabide digitalek ongi tratatzen gaituzte, kasu egiten digute, eta hori eskertzekoa da. Horregatik, gaurko ekitaldian saria eskertzeaz gain, kazetaritzaren garrantzia azpimarratu nahi dut". 

Ser irrati kateak beste bederatzi lagun eta erakunde saritu ditu, elkartasun, kultur, ikerketa, kirol eta beste arlo batzutan eginiko lana nabarmentzeko.

Irudian, Ignacio Cabeza saria eskuetan.