Skip to main content

Raquel González eta Joaquin Izquierdo, Auditoría Publica Ulpiano Villanueva sariaren irabazle

Argitalpen data

Raquel González Virgidano eta Joaquín Izquierdo Peris, Balentziako Kontu Epaitegiko teknikariak, Auditoría Publica Ulpiano Villanueva sariaren irabazleak dira. Horixe erabaki zuten Estatuko kontu epaitegietako presidenteek atzo eginiko bilkuran. Auditoría Publica Estatuko autonomietako kontu epaitegiek argitaraturiko aldizkaria da. 2024an argitaraturiko artikulu hoberenari dagokio Gonzalezek eta Izquierdok lorturiko saria.  Adierazle batzuk erabiliz, kontro erakundeen eraginkortasuna aztertu dute.