Skip to main content

Ignacio Cabeza Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Elkarteko ordezkariekin elkartu da

Argitalpen data

Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Elkarteko kideak Kontuen Ganberako lehendakariarekin eta Miguel Aurrekoetxea auditorearekin elkartu dira. Bileran, elkartearen hiru ordezkarik parte hartu dute: Ainhoa Zabalza lehendakaria, Consuelo Corella idazkari teknikoa eta Estibaliz Vargas kolaboratzailea.

Bileraren helburua zen Kontratuen Foru Legearen 36. artikulua nola betetzen ari den aztertzea. Kontuen Ganberak gai horixe aztertu zuen Nafarroako kontu orokorrei buruzko azken txostenean, 2023ko ekitaldikoa. Artikuluak Gizarteratzeko Enpresen Elkartea bezalakoei kontratuen kopuru bat uztea aurreikusten du. Elkarteko ordezkariek diotenez, administrazioek kontratuak hobeki planifikatu behar dituzte, erretserba hori bermatzeko. "Hori eginez gero -esan dute- gizarte-bazterketan edo horren arriskuan dauden biztanleak gizarteratzeko asmoa bete ahal izanen dugu". 

Bi erakundeetako ordezkariek positibotzat jo dute bilera eta harremanetan segitzea hitzartu dute.