Argitalpen data
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak nafar udalen eta gainerako udal erakundeen egoera ona azpimarratu du. Nafarroako Gobernuak udal erakundeen finantzazioari buruz antolaturiko jardunaldi batean egin du. Jardunaldia gaur goizean egin da, Iruñeko Baluarten.
Cabezak beste bi lagunekin parte hartu du mahai-inguru batean: Jesus Maria Rodriguez Toki Admininstrazioko zuzendaria eta Xabier Lakuaz, Udal eta Kontzejuen Nafarroako Federazioko presidentea. Cabezak adierazi duenez, Nafarroako udalen finantza egoera ona da, batez ere finantziazio sistema berriari esker, "egonkortasuna bermatzen baitu, orain eta etorkizunean ere". Udal erakundeetako profesionalen etengabeko prestakuntzaren beharra ere azpimarratu du.
