Argitalpen data
Kontuen Ganberako auditore Karen Morenok Mexikoko Auditoretza Akademiak antolaturiko jardunaldi batean hizlari aritu da. Aipaturiko akademia 1994an sortu zen, auditoretza aztertu eta zabaltzeko. Jardunaldiaren helburua da auditoretza operatiboa aztertzea, kasu zehatz batzuk erabiliz. Horregatik, Morenok Kontuen Ganberak eginiko txosten batzuk aurkeztu ditu. Horietako bi, enplegua bultzatzeko neurrien eraginkortasuna eta lehen mailako osasun arretaren eskuragarritasuna. Txosten horiek nola egin ziren eta beren konklusio nagusiak aipatu ondotik, ideia bat nabarmendu du: kontrol erakundeek auditoretza operatiboaren erronkari aurre egigin behar diotela, hori baita politika publikoen eraginkotasuna neurtzeko bide hoberena.
