Kontuen Ganberako hiru lehendakari ohiak, auditore batek 2024ko kontu orokorrei buruzko txostenari aurkezturiko desadostasun-klausula ezagututa, Ignacio Cabeza presidentearen eta erakundearen aldeko idazkia plazaratu dute.
Klausularen helburua da auditoreak presidentearen manipulazioetatik babestea. Lau presidente ohiek diotenez, horren aztarnarik ez dago aipaturiko txostenean. Are gehiago, auditoreak eginiko zirriborroak oinarririk gabeko iritziak jasotzen zituen, etxeko legelarien aurkako iritzi juridikoak eta Parlamentuaren eta Gobernuaren eskumenak errespetatzen ez ziren iritziak. Idazkiak beste kontu bat ere nabarmentzen du: presidentea ez ezik, gainerako auditoreak eta legelariak zirriborroak jasotzen zituen hainbat konklusioren aurka zeudela. Hori ikusita, Cabezak behar bezala jokatu duela nabarmendu dute.
Azkenik, presidenteari eta Kontuen Ganberako profesional guztiei orain arte belala lanean segitzeko eskatu diete: zorroztasunez eta profesionaltasunez, hori baita Kontuen Ganberaren sinesgarritasunaren giltza.
