Skip to main content

ASOCEX

Parlamentuko presidenteak Kontuen Ganbera bisitatu du

Argitalpen data

Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidenteak Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du gaur goizean, Antsoleaga karrikako etxea ezagutu eta erakundeko presidentearekin eta teknikoekin elkarrizketatzeko.Aznarezek esan duenez, ahalegin guztiak eginen ditu Parlamentuaren eta Kontuen Ganberaren arteko harremanak ahalik eta estuenak izan daitezen. Kontuen Ganbera egiten ari den lanen berri jaso ondoren, instituzioaren garrantzia azpimarratu du, eta teknikoei kontu publikoen gaineko azterketa zorrotza egiten segitzeko eskatu die.

Irudian, Ainhoa Aznarez eta Helio Robleda, azken honen bulegora heltzean.