Skip to main content

ASOCEX

Parlamentuak bi sindikatuk eta enpresarien elkarteak jasotako diru-laguntzei buruzko txostena aztertuko du

Argitalpen data

Heldu den ostegunean, urtarrilak 29, Helio Robleda Parlamentura joanen da sindikatu eta enpresarien elkarteak jasotako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztera. Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, PP talde parlamentarioak eginiko eskaeraren ondorioz. Abenduan kaleratutako txostenak dioenez, UGT eta CCOO sindiaktuek eta CEN enpresarien elkarteak 2011tik 2013ra 54 milioiko diru-laguntzak jaso zituzten. Laguntza horiek enplegua bultzatzeko helburua zuten. Kontuen Ganberak 2012an antzeko txosten bat kaleratu zuen 2008 eta 2012 arteko laguntzak aztertzeko. Oraingoan txosten hartan emaniko gomendioak zenbaraino bete diren aztertu da.

Agerraldia Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu batzordean izanen da, goizeko hamarretan hasita.