Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakarigai

Argitalpen data

Asun Olaetxea  izanen da, ezusterik ezean, Helio Robledaren ordezko Kontuen Ganberako lehendakaritzan. Gobernuari babesa ematen dioten taldeek gaur goizean aurkeztu dute Parlamentuan beteluarraren hautagaitza.

Olaetxea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da (NUP, 2000). Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoari buruzko masterra egina du (NUP, 2010), eta baita Toki Ogasunaz eta Kontu-ikuskaritza finantziarioz bana urteko ikastaroak, NUPn eta UNEDen eginak.

Asun Olaetxea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuan hasi zen lanean, udalen ekonomia-aholkulari. 1998an Kontuen Ganberako teknikari lanpostua lortu zuen, eta handik zazpi urtera, berriz, auditorearena. Geroztik, Kontuen Ganberako auditorea izan da.