Skip to main content

ASOCEX

Miguel Sanz, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari

Argitalpen data

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia gure egoitzara etorri da gaur, Kontuen Ganberako topaketetan parte hartzeko. Ekimenaren helburua da gure lurraldeko pertsonaiak egoitzara ekartzea, beren ibilbideaz hitz egin dezaten. Hori Komunikazio arduradunak eginiko elkarrizketa baten bidez egiten da. Elkarrizketa amaiturik, Kontuen Ganberako teknikariek galderak egiteko aukera izaten dute. Miguel Sanzek 15 urte egin zituen lehendakari, eta beste lau lehendakari orde. Aurretik Corellako alkatea izana zen, zortzi urtez.

Irudian, Miguel Sanz eta Kontuen Ganberako Komunikazioa arduraduna solasaldian.