Argitalpen data
San Fermin Ikastolako 1. batxilergoko talde bat bisitan izan da gaur goizean Kontuen Ganberan. Ikasleak Patricia Epalza irakaslearekin etorri dira etxea ezagutzera eta, bidez batez, erakundearen berri jasotzera. Eraikineko barneko patioa eta lehen solairua ikusteaz gain, informazio zabala jaso dute: erakundearen sorrera eta ibilbidea, gaur egungo egoera, antolaketa... Kontuen Ganberatik katedralera joatekoak ziren. Hemendik alde egin aurretik, argazki bat egin dugu barneko patioan, bisitaren oroigarri.