Skip to main content

ASOCEX

Parlamentuko Ogasun Batzordeko kideak, Kontuen Ganberan bisitan

Argitalpen data

Parlamentuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeko kideek Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu dute gaur goizean. Parlamentarien helburua zen egoitza ezagutzea eta erakundeko ordezkariekin elkartzea.

Parlamentariek Ansoleaga karrikako etxdeari buruzko informazioa jaso dute: XIII. mendeko eraikina da, Iruñeko zaharrena. Ondoren, Helio Robleda presidentearekin eta Kontuen Ganberako idazkari nagusi, auditore, legelari eta Komunikazio arduradunarekin elkartu dira. Parlamentuak lehendakari kargurako aukeratu berri duen Asun Olaetxea auditoreak ere bileran parte hartu du.

Parlamentariei kontu-ikuskaritza lanaren berri eman zaie: aurrekontua, baliabideak, txostenen prozesua, Kontuen Ganberaren eta Estatuko beste kontu erakundeen arteko ezberdintasunak...

Helio Robledak bisita ez ezik, azken legegintzaldia hasi zenetik erakutsitako laguntza ere eskertu die parlamentariei.

Argazkian, parlamentariak Kontuen Ganberako barneko patioan, eraikinari buruzko informazioa jasotzen.