Skip to main content

ASOCEX

Gonzalez malaxetxebarria: "Espainian ez dute diru publikoaren kontrola hobetu nahi: politikariak zoriontsu bizi dira kontrolik gabeko egoeran"

Argitalpen data

 

Angel Gonzalez Malaxetxebarria hizlari izan dugu gaur Kontuen Ganberan. Malaxetxebarria ibilbide luzeko auditorea da, Venezuelan eta Estatu Batuetan aritutakoa. Price Waterhouseko kudeatzaile eta Munduko Bankuko ikuskaria izana da. Argi mintzatu da Espainiako kontrol sistemaz: "Espainian ez dute diru publikoaren kontrola bultzatu nahi, politikariak zoriontsu bizi dira kontrolik gabeko egoeran". Haren ustez, Kontu Epaitegiek independentzia bermatu behar dute, eta hori ezinezkoa da Espainiako sisteman: "Alderdi politikoek izendatzen dituzte kontu erakundeetako ordezkariak, ez arloan duten jakintzagatik, alderdiarekiko fideltasunagatik baizik. Eta horrela, kontu epaitegiek behar duten sinesgarritasuna galdu egiten da.

Haren iritziz, beharrezkoa da munduko hainbat tokitako kontrol sistematik ikastea: "Estatu Batuetan, Britania Handian, Kanadan, Australian... kontu epaitegi independenteak dituzte, bertan kontu ikuskarien lana gailentzen baita, eta ez interes politikoak. Estatuan Nafarroa da eredu hori hartu duen bakarra".

Kontu-ikuskaritza unibertsitatean ere sartzearen alde mintzatu da:"Gradu eta master bereziak behar dira, diru publikoa kontrolatu behar dutenen prestakuntza bermatzeko".