Argitalpen data
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako presidentea, Parlamentuan agertu da gaur, berriki argitaraturiko errenta bermatuari buruzko txostena aurkezteko. Txostenaren datu eta konklusio nagusiak aipatu ondoren, Cabezak kontrolaren beharra azpimarratu du. "Nire ustez, errenta bermatua defendatzeko modu hoberena kontrolik zorrotzena egitea da".
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin taldeetako ordezkariek ideia bat nabarmendu dute: errenta bermatuaren kudeaketa hobetu daiteke, baina oraingo ereduari eutsi behar zaio. UPN, PP eta Vox taldeetako ordezkariek, berriz, eredua aldatu beharra azpimarratu dute.
Irudian, Karen Moreno auditorea eta txostenaren arduraduna Ignacio Cabezarekin.