Skip to main content

Kontu epaitegietako arduradunek idazkarien eta kontu-hartzaileen zereginaren garrantzia azpimarratu dute, udal kudeaketa egokiaren bermetzat harturik

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Estatuko kontu erakundeen arteko bileran parte hartu du. La Palma irlan eginiko bileraren helburua zen diru publikoaren fiskalizazio lana hobetzeko proposamenak aztertzea, bereziki udal kudeaketan. Gaur egun, Estatuan 1.300 udal daude, eskumen zabala dutenak: ur hornikuntza edo zabor bilketatik, udal barneko kudeaketaraino.

Kontu epaitegietako buruek ideia bat nabarmendu dute: idazkari eta kontu-hartzaileak funtsezkoak direla udal kudeaketan eta beren lana oso garrantzitsua diru publikoaren erabilpen egokia bermatzeko.