Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuaren aitzinean agertu da gaur eguerdian, 2023ko toki administrazioari buruzko txostena aurkezteko.
Bi deia azpimarratu ditu: batetik, udal mapan ez dela aurrerapenik izan. "701 udal erakunde ditugu, eta hain menpeko beste 11. Udalen %69 mila biztanletik beherakoak dira. Horrek arazoak sortzen ditu, udal gehienek ez baitute behar adina baliabide kudeaketa egokia egiteko".
Finantza egoerari dagokionez, ona dela nabarmendu du. "Udalek 119 milioiko aurrezkia dute, 400 milioiko diruzaintzako gerakina eta 100 milioiko zorra, aurreko urtean baino 80 milioi gutxiago".
Irudian, Ignacio Cabeza.Haren ezkerrean, batzordeko buru Maite Esporrin eta eskuinean, Javier Marticorena, txostenaren arduraduna.
