Argitalpen data
Raquel Castro Vilaeta Sara Ferreras,Estatuko Kontu-Hartzailetzako kontu-ikuskari eta kontu-hartzaileek hitzaldi bat eman dute gaur gure egoitzan. Hitzaldiaren helburua zen Estatuko Kontu-Hartzailetzak Estatuaren menpeko erakundeak nola kontrolatzen dituen jakitea. Ideia bat argi utzi dute: Estatuko administrazioa uste baino zabalagoa da. Gobernuaz gain, badira erakunde autonomo, fundazio eta sozietate publiko asko. Horien gaineko etengabeko kontrola nola egiten duten azaldu digute.
Argazkian,Sara Ferreras eta Raquel Castro Kontuen Ganberako patioan.