Skip to main content

ASOCEX

Uxue Barkosek Kontuen Ganberako topaketetan parte hartu du

Argitalpen data

Uxue Barkos lehendakariak "Kontuen Ganberako topaketak" izeneko ekimenean parte hartu du gaur eguerdian. Ekimenaren helburua da Nafarroako arlo ezberdinetako pertsonaiak gure egoitzara ekartzea, guk haiek ezagutzeko eta, aldi berean, haiek ere gu ezagutu gaitzaten. Hasteko, Ganberako komunikazio arduradunak elkarrizketa egin dio lehendakariari, haren ibilbide politikoa eta pil-pilean dauden gai batzuen inguruko iritzia ezagutzeko. Ondoren, funtzaionarioek ere lehendakariari galderak egin dizkiote.

Irudian, Uxue Barkos lehendakaria eta Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna elkarrizketa egiten ari zirela.