Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Goizeko agerraldia: Ignacio Cabeza erdian; haren eskuinean Jose Javier Garcia auditorea eta Jose Contreras Kontuen Ganberako idazkari nagusia.
Ignacio Cabeza: "Pandemiak ez du toki entitateen finantza egoera kaltetu"

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Lurralde Kohesioa Batzordearen aitzinean agertu da, 2020ko toki administrazioari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Geroa Bai taldeak eskatu zuen.

Ignacio Cabeza, Parlamentuko agerraldian.
Ignacio Cabeza: "Maskarak erostea hitzartu zuten hirurak dira horren erantzule"

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da Sodenak, CEN-ek eta Albyn enpresak musukoak erosteko egin zuten hitzarmenari buruzko txostena azaltzeko. Agerraldia Navarra Suma taldeak eskatua zuen.

Ignacio Cabezak Gizain fundazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Eskubide Sozialetako Batrordearen aitzinean agertu da, berriki argitaraturiko txosten baten berri emateko: Gizain Fundazioari buruzkoa.

Ignacio Cabeza en la comparecencia de esta mañana en el Parlamento.
Ignacio Cabezak ziurgabetasun ekonomikoaren arriskuez ohartarazi die parlamentariei

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da, 2021eko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Txostenaren konklusio nagusiak aipatzeaz gain, Cabezak ziurgabetasun ekonomikoak kontuetan izan dezakeen eraginaz ohartarazi die parlamentariei. Europako funtsen kudeaketa, laguntzen amaiera, interes tipoen igoera eta defizita eta Europak defizita eta zorra kontrolatzeko berriro martxan jarriko dituen arauak aipatu ditu, horiek guztiek kontuetan eragina izanen dutelakoan.

Ignacio Cabezak heldu den urteko fiskalizazio programaren proiektua aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakariak heldu den urteko fiskalizazio programaren proiektua aurkeztu du Parlamentuan, Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean. Behin Parlamentuak egin ditzakeen eskaerak aztertuta, ofizial eginen da.

Ignacio Cabezak datozen egunetan argitaratuko diren txostenen berri ere eman du. Bi dira aste honetan berean argitaratuko direnak: Gizain Fundazioari buruzkoa eta pandemia garaian Sodenak, Enpresarien Elkargoak eta Albyn enpresak enpresa txiki, ertain eta autonomoendako maskarak erosteko egin zuten hitzarmenari buruzkoa.

Plan estrategikoaren azala
Ignacio Cabezak Kontuen Ganberaren plan estrategikoa egin du

Kontuen Ganberako lehendakariak Kontuen Ganberaren plan estrategikoa aukeztu du. Dokumentuak 2023tik 2028ra arteko helburuak finkatzen ditu. Bertan, helburu nagusiak ez ezik, horiek lortzeko ekimen zehatzak ere aipatzen dira. Planaren jarraipena egiteko modua ere zehaztu da. Horren guztiaren helburua da ahalik eta kontu-ikuskaritzarik eraginkorrena egitea, diru publikoaren kudeaketan aitzina egiten segitzeko.

 

 

 

Ignacio Cabeza, presidente de la Cámara de Comptos, con el alcalde Enrique Maya.
Enrique Maya, "Kontuen Ganberako topaketak" ekimenean gonbidatu

Enrique Maya Iruñeko alkateak “Kontuen Ganberako topaketak” ekimenean parte hartu du gaur.  Ekimenaren helburua da politika, gizarte eta kultur arloetako pertsonaiak gurera ekartze, elkar ezagutzeko.

Egoitza bisitatu ondotik, Komunikazio arduradunak elkarrizketatu du, teknikarien aitzinean. Solasaldian Mayaren ibilibide profesionala eta politikoaz mintzatu dira. Gaur egungo egoera politikoaz ere hitz egin du.

 

Begoña Herrera auditorea, kongresuan hizlari.
Begoña Herrera auditorea eta Gemma Sánchez legelaria, Auditoretza Publikoaren kongresuan hizlari

Begoña Herrera auditoreak eta Gemma Sanchez legelariak Auditoretzaren Kongresu Nazionalean parte hartu dute, hitzaldi bana emanez. Kongresua Tenerifeko Auditorioan egin da atzo eta gaur. Herrerak Kontuen Ganberak berririki eginiko txosten baten berri eman du: behar bereziak dituen ikasleriaren egoera. Sanchezek, berriz, kontratazio publikoa genero ikuspegitik aztertu du. Kongresuan bi urtean behin egiten da, Estatuko kontu epaitegi batek eta FIASEP fundazioak antolatua. Hurrengoa Iruñean eginen da, Kontuen Ganberaren zuzendaritzapean.  

Los presidentes de los tribunales de cuentas, en la reunión de Santiago.
Estatuko kontu epaitegiek teknikarien prestakuntza bultzatzeko hitzarmena sinatu dute

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Santiagon elkartu dira gaur goizean, teknikarien prestakuntza bultzatzeko hitzarmena sinatzeko. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu du. Hitzarmenaren helburu nagusia da kontu-ikuskaritza publikoaren kalitatea hobetzea. Horretarako, prestakuntza-plan berezia eskainiko zaie teknikariei.Bileran beste esparruetan bultzatu beharreko elkar-lana ere aztertu da, hala nola administrazio elektronikoan edo Nex Generation funtsen kontrol lanetan.

Donapeako gaztetxoak, Kontuen Ganberan.
Donapea Lanbide Heziketako ikastetxeko talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Donapea Lanbide Heziketako  ikastetxeko talde bat bisitan izan dugu Kontuen Ganberan. Goi mailako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak ziren. Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginaren berri eman diegu. Egoitzaren ezaugarriak ere azaldu dizkiegu. Ondoren, bisitariei jartzen diegun bideoa ikusi dute. Amaitzeko, argazkia egin diegu etxeko patioan. 

Subscribe to Noticias