Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Kontuen Ganbera, Instagramen

Kontuen Ganberak Instagramen profil bat ireki du @camaradecomptos izenekoa. Bertan bideo didaktikoak, argazkiak, datuz betetako infografiak, alderatze-grafikoak, instastorieen bidezko inkestak eta abar aurkituko dituzue. Testu eta guzti.

Berriak Ignacio Cabeza itxaron zerrendei buruzko txostenak mintzatu da kazetarien aitzinean

Kontuen Ganberako lehendakaria itxaron zerrendei buruzko txostenaz mintzatu da kazetarien aitzinean. Kontuen Ganberan berean eginiko agerraldian, Cabezak datu bat nabarmendu du: azken bost urteotan, Osasunbideko itxaron zerrendak %29 igo direla. Horren ararazoi nagusiak bi direla adierazi du. "Biztanleriaren zahartzea, batetik, eta Covid-19aren…

Informes Osasunbideko itxaron-zerrenden kudeaketa egokia al da? (2018-2022)

Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideko itxaron-zerrenden kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Azken bost urteotako zerrenden bilakaera eta kudeaketa aztertu ditu. Jakina denez, itxaron zerrendena osasun sistemaren arazo korapilatsu eta orokortua da. Osasun kudeaketaren gaur egungo erronka nagusia dela esan daiteke. Txostenak itxaron-…

(2198)
Informes Nafarroako Parlamenturako 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako kontabilitateak

Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamenturako azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioen kontuak aztertu ditu. Txostena nahitaezkoa da indar politikoek dagozkien diru-laguntzak jaso ditzaten. Behin argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuak ordainketa eginen die ordezkaritza lortu duten alderdi eta koalizioei.

(508 KB)
Berriak Aste honetan bi txosten argitaratuko ditugu: Parlamentuko hauteskundeetako kontabilitateak eta Osasunbideko itxaron-zerrendak

Aste honetan, Kontuen Ganberak bi txosten argitaratuko ditu. Batetik, aurtengo Parlamenturako hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioen kontuak. Txostena derrigorrezkoa da indar politikoek emaitzen arabera dagokien diru-laguntza jaso dezaten. Txostena bihar ezagutaraziko dugu. Ostegunean, berriz, Osasunbideko itxaron-…

Informes Nafarroako aurrekontu orokorretako diru-laguntza izendunak (2019-2022)

Diru-laguntza izenduna laguntza mota berezia da, Diru-laguntzen Foru Legean arautua. Konkurrentziarik gabe eta zuzenean ematen zaio talde edo erakunde jakin bati, Gobernuak edo Parlamentuak bultzatuta. Lehenbiziko kasuan, Gobernuak aurrekontu lege proiektuan sartzen du. Bigarrenean, berriz, talde parlamentarioek proposatzen dute, aurrekontu-…

(832)
Berriak Maria Chivite Ignacio Cabezarekin elkartu da

Nafarroako Gobernuko lehendakariak Ignacio Cabeza hartu du gaur goizean bere bulegoan. Gobernuko eta Kontuen Ganberako lehendakarien arteko bilera protokolario izan da, Gobernua osatu zenetik egin duten lehena. Feliz Taberna lehendakariorde lehenak ere parte hartu du. Bileran bi erakundeen arteko erronkez mintzatu dira. Ignacio Cabezak Kontuen…

Berriak Taldeendako bisita gidatuak Kontuen Ganberan

Kontuen Ganberak 2023-2024 ikasturteko bisita programa martxan jarri du. Bisita egin nahi duten taldeek gure web orriaren bidez egin behar dute eskaera, hurrengo loturan: http://bit.ly/44Rvvkm. Taldeal, gutxienez, hamar lagunekoak izanen dira. Gehienez, hogeita hamarrekoak.  

Berriak Miguel Angel Aurrekoetxea, Mexikoko gobernu-auditoretzaren astean hizlari

Kontuen Ganberako Miguel Angel Aurrekoetxea auditoreak Mexikoko gobernu auditoretzaren astean parte hartu du. Ekimena Mexikoko kontulari publikoek antolatu dute. Aurrekoetxearena hitzaldi birtuala izan da, Iruñetik egina. Nafar kontu-ikuskariak hiru zatitan banatu du bere hitzaldia. Batetik, diru publikoaren kontrolaren antolakuntza aipatu du:…

Berriak 65 urte kazetaritza-ikasketak Kontuen Ganberan hasi zirenetik

1958ko abuztuaren 4a, duela 65 urteko argazkia. Uda hartan, Nafarroako Unibertsitateak kazetaritzari buruzko udako ikastaro bat antolatu zuen Kontuen Ganberan, uztailaren 1etik irailaren 20ra. Antonio Fontanek zuzenduriko ikastaroan hogeita hamar bat ikaslek parte hartu zuten. Bakoitzak bostehun pezeta (hiru euro) ordaindu zituen. Udako…

Antesala despacho presidencia