Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak "Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)" liburua aurkeztu da

Gaur, eguerdian, “Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)” liburuaren aurkezpena egin da Nafarroako Parlamentuan. Egilea Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbiti da.

Berriak Bihar, "Nafarroako Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)" liburua aurkeztuko dugu

Bihar, “Nafarroako Kontuen Ganbera. 40 urteko kronika” liburua aurkeztuko dugu. Aurkezpena Nafarroako Parlamentuan eginen da, eguerdiko 12etan. Bertan izanen dira Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria; eta Fermin Erbiti, liburuaren egilea.

Berriak Pandemiari buruzko gogoeta zabal bezain interesgarria

Kontuen Ganberak antolatua, Covid-19aren ondorioak aztertzeko jardunaldi bat egin da gaur goizean Iruñeko Baluarten. Hasiera pandemia lehen lerrotik bizi izan duten bi lagunen arteko elkarrizketa izan da: Carlos Artundo Osasunbidedo zuzendari nagusia eta Ignacio Lopez-goño mikrobiologo eta Nafarroako Unibertsitateko katedraduna. Nork bere…

Berriak Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorea, Kontuen Ganberan

Nafarroako Unibertsitateko errektorea Kontuen Ganberan izan da gaur bisitan. Maria Irabururi etxea erakusteaz gain, erandearen zereginak ere azaldu dizkiogu. Azkenik, prestakuntza aretoko argazki-erakusketa ikusi du. Bertan daude bilduak, besteak beste, Nafarroako Unibertsitatea gure egoitzan egon zeneko argazkiak. Argaki horiek biltzen dituen…

Berriak Estatuko kontu epaitegiek koordinaturik eginen dute Next Generation funtsen fiskalizazioa

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Garganta de la Olla (Caceres) herrian elkartu dira gaur. Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxea lehendakaria izan da bertan. Bileran Next Generation funtsen fiskalizazioaz mintzatu dira, besteak beste. Erabaki nagusia honakoa da: funtse horien fiskalizazioa koordinaturik eginen dute. Lana datozen…

Informes Administrazio elektronikoaren ezarpena 8.000 eta 20.000 biztanle bitarteko Nafarroako udaletan

Azken urteotan onarturiko araudiaren helburua da toki administrazioa digitalizatzea, eta tramitazio elektronikoa ohiko kudeaketa bide bihurtzea. Norabide horretan eginiko azken urratsa 2021eko martxoko errege-dekretu bat da. Sektore publikoaren jardun eta funtzionamendu-arautegia onartu zuen bitarteko elektronikoen bidez.

(417 KB)
Berriak Asun Olaetxeak toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, toki administrazioari buruzko azken txostena aurkezteko. Azken urteetan bezala, udal mapa aldatzeko beharra azpimarratu du, haren ustez oraingoak ez baititu biztanleriari eskaini beharreko zerbitzu eranginkorrak bermatzen. Asun Olaetxeak gogoratu duen bezala, 2019an Parlamentuak udal…

Informes Tracasa Instrumental sozietateari eginiko enkarguez eman ziren gomendioen jarraipena

Kontuen Ganberak Foru Administrazioak Tracasa Instrumental sozietate publikoari eginiko enkarguei buruzko txostena egin du. Oraingo fiskalizazioak 2020ko txosten batean eman ziren gomendioen jarraipena egiten du. Tracasa Instrumental 2016an sortu zen, sozietate publikoa bitan zatitu zelarik. Geroztik, Administrazioaren enkarguez arduratzen da.…

(267 kb)
Informes Nafarroako zirkuitoaren errentamendua (2014-2019)

Kontuen Ganberak Nafarroako Zirkuitoaren errentamenduari buruzko txostena argitaratu du. Fiskalizazioa Parlamentuak eskatu zuen, EH Bildu taldeak bultzatuta. Erakundeak gaiaz egiten duen bigarren txostena da. 2010ean egin zuen lehenbizikoan kritiko izan zen Gobernuak SPRIN sozietate publikoaren bidez egin zuen operazioarekin. Izan ere, Gobernua…

(313)
Berriak Kontuen Ganberak 2022ko lan-programa onartu du

Nafarroako Kontuen Ganberak heldu den urteko lan-programa onartu du. Horren arabera, 30 txosten eginen ditu, Foru Administrazioaz eta toki entitateez. Foru Administrazioari dagokionez, Osasunbideko lehen arretako langileriaren kontratazioa aztertuko du, eta itxaron zerrenden kudeaketa ere. Hezkuntzan irakasleen lanpostuen aukeraketa eta laguntza…

Antesala despacho presidencia