
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Informes | Corellako Udalaren langileria, kontratazio publikoa eta diru laguntzak, 2022
Kontuen Ganberak Korellaren Udalaren kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak, baita Corella Music Fest jaialdia ere. Datuak 2022koak dira. Iazko azaroan Parlamentuan egindako eskaera bati erantzuten dio txostenak, Union del Pueblo Navarro talde parlamentarioaren… |
||
Berriak | Kontuen Ganberak eta Kontuen Auzitegiko Fiskaltzak jarduera-protokolo bat sinatu dute
Ignacio Cabeza Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak eta Manuel Martin-Granizo Santamaria Kontu Auzitegiko Fiskaltzako fiskalburuak eguneratu egin dute bi erakundeek 2013an sinatu zuten jarduera protokoloa, kontabilitate erantzukizunaren zantzuak atzemateko orduan koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko asmoz. |
||
Berriak | Ignacio Cabezak hedabideei azaldu die herritarrek Lehen Mailako Arreta jasotzeko duten irisgarritasunari buruzko txostena
Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako presidenteak hedabideei azaldu dizkie gaur goizean herritarrek Lehen Mailako Arreta jasotzeko duten irisgarritasunari buruzko (2018-2023) txostenaren ondorioak. Cabezak nabarmendu duenez, biztanleriaren hazkundeak eta haren zahartzeak, baita kontsulta denboraren igoerak ere, eragina izan dute Lehen Mailako… |
||
Informes | Lehen mailako osasun arreta: herritarren irisgarritasuna (2018-2023)
Txostenaren arabera, gaur egun 660.000 pertsonak baino gehiagok dute osasun-txartela, hau da, 2018ko datuekin alderatuta, % 4ko igoera egon da. Biztanleriaren hazkundeari zahartze-prozesua gehitu behar zaio, honek ere eragina du lehen mailako arretaren kudeaketan. Azken bost urteetan, 64 urtetik gorako herritarrak % 11 hazi dira. 15 urtetik… |
||
Informes | Nafarroako Parlamentuaren 2023ko kontuak
Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamentuaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2023eko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuaren kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita . Iaz, Nafarroako… |
||
Berriak | En resumidas cuentas, diru publikoaren kudeaketari eta kontrolari buruzko lehen podkasta
Kontuen Ganberak En resumidas cuentas podkasta sortu du, diru publikoaren kudeaketari eta kontrolari buruzko edukiak eskaintzeko. Gai honen inguruko lehen podkasta da. Anne Martiarena eta Fermin Erbiti kazetariek egingo dute, Roberto Elizalderen laguntzarekin, edizio lanetan. |
||
Berriak | Ignacio Cabeza Diputatuen Kongresuan agertuko da bihar, osasun-materialaren erosketa aztertzen ari den ikerketa batzordearen aitzinean
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Diputatuen Kongresuan agertuko da bihar, pandemia garaiko osasun-materialaren erosketa aztertzen ari den ikerketa batzordearen aitzinean. Batzordeak gaiari buruzko txostenak eginak dituzten zazpi kontu epaitegietako buruei deitu die. Cabeza agertzen lehena izanen da. Haren agerraldia arratsaldeko… |
||
Berriak | Mari Paz Benito, "Kontuen Ganberako topaketen" protagonista
Joan den ostiralean, Mari Paz Benito epaileak "Kontuen Ganberako Topaketan" parte hartu zuen. Ekimen honen helburua, gure egoitzara gure komunitateko bizitza sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaleko pertsonaiak hurbiltzea da. |
||
Berriak | Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberarekin harremana sendotzen
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberako ordezkari nagusiekin bildu da. Bilera horren helburua erakundeen arteko lotura indartzea zen, bizipenak eta etorkizuneko misioak partekatuz. Kontrolen programazioa ere landu da. |
||
Berriak | Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna, euskaltzain urgazle berria
Joan den ostiralean, Baionako Udaletxean egin zen bilkuran, Euskaltzaindiak ohorezko 21 akademiko izendatu zituen eta beste 9 euskaltzain urgazle. Euskaltzain urgazleen artean, gure lankide bat dago: Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna. |
Antesala despacho presidencia