
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Informes | Egues Ibarreko Udala (2014)
Nafarroako Kontuen Ganberak Eguesibarko Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostenak Kontuen Ganberaren 2015eko egitarauan zegoen eta urte amaitu aurretik kaleratuko duen azkena da. Eguesibarko Udala hamar kontzejuk osatzen dute. Udalerriak dituen 19.000 biztanleetatik gehienak bi tokitan bizi dira: Sarriguren eta Gorraitzen, hain zuzen.… |
||
Berriak | Donapeako Administrazioa eta Kudeaketa zikloko ikasleak, Kontuen Ganberan
Donapeako Administrazioa eta Kudeaketa zikloko bi ikasle talde gure egoitzan izan ziren atzo. Kontuen Ganberaren etxearen ezaugarrien berri jaso ondoren, erakundearen zereginak azaldu genizkien. Ondoren, Kontuen Ganberari buruzko bideoa ikusi zuten. Bisita amaitu aurretik, etxeko patioan argazkia egin genien. |
||
Berriak | Robledak heldu den urteko fiskalizatze-programa aurkeztu du
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Mahai eta Bozeramaileen Batzordearen aitzinean agertu da 2016ko programa aurkezteko. Kontuen Ganberak 35 txosten eginen ditu 2016an, horien artean Osasunbideako laborategien bateratze-prozesua, Foru Administrazioiko langileriaren kontratazioaren bilakaera, zerbitzu informatikoen kontratazioa eta Miguel… |
||
Berriak | Uxue Barkosek Kontuen Ganberako topaketetan parte hartu du
Uxue Barkos lehendakariak "Kontuen Ganberako topaketak" izeneko ekimenean parte hartu du gaur eguerdian. Ekimenaren helburua da Nafarroako arlo ezberdinetako pertsonaiak gure egoitzara ekartzea, guk haiek ezagutzeko eta, aldi berean, haiek ere gu ezagutu gaitzaten. Hasteko, Ganberako komunikazio arduradunak elkarrizketa egin dio lehendakariari,… |
||
Berriak | Telefonicako jubilatu talde bat, Kontuen Ganberan bisitan
Telefonicako jubilatu talde bat gure egoitza ikustera etorri da gaur goizean. Etxea ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren zereginak azaldu dizkiegu. Bkisita amaitu aurretik, argazki bat egin diegu barneko patioan. |
||
Informes | Aranguren Ibarreko Udala (2014)
Kontuen Ganberak Aranguren Ibarreko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2014ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Aranguren Ibarrak 40 kilometro koadro ditu, eta zortzi herri: Aranguren, Labiano, Taxoare, Zolina, Ilundain, Gongora, Lakidain eta Mutiloa. Azken urteetan, nabarmen handitu da haren biztanleria:… |
||
Berriak | San Frantzisko Eskolako ikasle talde bat
San Fantzisko eskolako haur talde bi bisitan etorri zaigu gaur goizean. Haur Hezkuntzako bigarren kurtsoko berrogei neska mutiko ziren, lau irakaslek lagundurik. Etxea ezagutu ondoren gure eraikinean eginiko txanponak ikusteko aukera izan dute. |
||
Informes | Foru Administrazioak eginiko garbiketa zerbitzuaren kontratazioaz (2010-2014)
Kontuen Ganberak Foru Administrazioak bere eraikin eta instalazioak garbitzeko kontratazio sistema aztertu du. Foru Administrazioko eraikinen garbiketaren zati gehiena kanpoko enpresek egiten dute. Badira, halaber, garbiketako langileak dituzten departamentu batzuk. Nafarroako Gobernuak, hain zuzen, 278 langile ditu zerbitzu hori egiteko. Azjken… |
||
Berriak | Aurrekontu-egonkortasuna, aztergai Kontuen Ganberan
Kontuen Ganberako teknikariek eta Gobernu eta udaletako teknikari batzuek aurrekontu-egonkortasunari buruzko ikastaro batean parte hartu dute. Ikastaroa Kontuen Ganberan egin da, atzo eta gaur. Ikastaroa Antonio Lopez Finantza Zuzenbideko katedradunak eta Eloy Moran kontu ikuskari galiziarrak eman dute. |
||
Informes | Barañaingo Udala (2014)
Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2014ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena. Barañaingoa 20.458 biztanleko udalerria da. Bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol… |
Antesala despacho presidencia