Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes Antsoaingo Udala (2012)

Nafarroako Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren 2012ko fiskalizazioa ezagutarazi du. Txostenak  honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirol eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da. Iazko…

()
Berriak Roldan Jimeno historialariak Maria Puy Huiciren "En torno a la conquista de Navarra" liburua aurkeztu du Kontuen Ganberan

Roldan Jimeno historialariak Maria Puy Huiciren "En torno a la conquista de Navarra" liburuaren berrargitalpena aurkeztu gaur, Kontuen Ganberaren egoitzan eginiko prentsaurrekoan. Aspaldian agorturik zegoen liburua Pamiela argitaletxeak plazaratu du. Ekitaldiaren hasieran Kontuen Ganberako presidente Helio Robledak hitz egin du, Huiciren lanaren…

Berriak Helio Robledak Aristeias proiektuaren aurkezpenean parte hartuko du

Kontuen Ganberako presidente Helio Robledak bihar Aristeias proiektuaren aurkezpenean parte hartuko du. Proiektuaren xedea da udal sektorearen kudeaketa hobetzea. Jardunaldia goizeko 9:30etan hasiko da, Iruñeko Baluarte jauregian. Aurkezpenean Jose Javier Esparza kontseilaria, Udal eta Kontzejuen Federazioko buru Mariano Herrero eta Iñaki Arana…

Informes Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kudeaketari buruzko txostenean eginiko gomendioen jarraipena

Nafarroako Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoaren kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Bertan 2010eko txostenak jasotako gomendioen jarraipena egiten da. Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, Unibertsitate Publikoak ahalegin handia egin du Bologna Planera egokitzeko. Kudeaketan ere hobekuntza batzuk egin dira, Kontuen Ganberak…

()
Berriak Udaletako idazkari eta kontu-hartzaileak Kontuen Ganberan elkartu dira

Udaletako idazkari eta kontu-hartzaileak Kontuen Ganberan elkartu dira Udal nagusietako idazkari eta kontu-hartzaileak Kontuen Ganberaren egoitzan elkartu dira gaur, aurtengo fiskalizazioen berri jaso eta heldu den urtekoak prestatzen hasteko. Helio Robleda presidentearen ongi etorriaren ondotik, Jesus Muruzabal auditoreak aurten eginiko…

Berriak Helio Robleda hizlari arituko da AECAren XVII. kongresuan

Kontuen Ganberako presidente Helio Robledak bihartik Iruñean eginen den ekonomialari eta auditoreen kongresuan parte hartuko du. Robledak Estatuko auditoriaren egoera aztertuko du beste hainbat aditurekin batera, eguerdiko 12etan hasita, Unibertsitate pribatuan eginen den mahai-inguruan. AECAren kongresua ostiral arte luzatuko da. Hiru egunetan,…

Berriak Kontuen Ganberako presidenteak lizentziatuendako bekei buruzko txostena azaldu du

Kontuen Ganberako presidente Helio Robleda Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aitzinean agertu da gaur, "Nafar bekak" izeneko aurrekontu-atalari buruzko txostena aurkezteko. Robledak azaldu duenez, azken lau urteotan 3,7 milioi gastatu dira unibertsitari hoberenek gradu ondoko ikastaroak estatutik kanpoko unibertsitateetan egin dezaten. Helburua…

Berriak Marta Vera eta Osasunbideko zuzendaria Helio Robledarekin elkarrizketatu dira

Marta Vera Osasun kontseilaria eta Osasunbideko zuzendari Juan Jose Rubio Kontuen Ganberara etorri dira gaur goizean, Helio Robleda presidentearekin mintzatzeko. Bileraren helburua zen Rubio izendatu berria Kontuen Ganberako arduradunei aurkeztea eta departamentuaren erronkez hitz egitea.

Berriak Kontuen Ganberako presidenteak Audenasa enpresaren deskontuei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aitzinean agertu zen atzo, berriki Audenasa enpresaren deskontuei buruz eginiko txostena aurkezteko. Helio Robledak azaldu zuenez, 2003tik Nafarroako Gobernuak 138 milioi eman dizkio enpresari deskontuen konpentsazio gisa. Txostenak AP-15 errepidearen trafikoaz ere datuak ematen ditu…

Berriak Kontuen Ganbera bisitatzeko aukera, irailaren 16tik aurrera

Datorren astelehenean Kontuen Ganberak hasiera emanen dio ikasturte berriko bisita-programari. Erakundearen helburuetako bat egoitzako ateak beti zabalik izatea, nahi duten guztiak guregana etorri eta Kontuen Ganbera ezagutu dezaten. Bisitariei Iruñeko etxe zaharrenaren ezaugarrien berri emateaz gain, instituzioaren zereginak azaltzen zaizkie. Iaz…

Antesala despacho presidencia