Skip to main content

ASOCEX

2013/24 Nafarroako toki sektorea (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/24 Nafarroako toki sektorea (2011) ()
Kontuen Ganberak Nafarroako toki sektoreari buruzko txostena plazaratu du. Txostenaren helburua da toki administrazioaren egoeraz iritzia ematea, beti ere ikuspegi orokorra eskainiz.

2012ko hasieran, Nafarroan 704 toki erakunde zeuden: 272 udal, 348 kontzeju, 66 mankomunitate eta 18 udal elkarte. Beste 137 erakunde daude, udalek-eta sortuak: 66 erakunde autonomo, 45 enpresa publiko, 17 partzuergo eta 9 fundazio.

Udalen batez besteko biztanleria txikia da: %70 mila biztanletik beherakoa da. Jakina denez, Iruñerriak biltzen ditu biztanleariaren zati nagusia: %54, hain zuen.

Kontuen Ganberak toki erakundeen tamaina txikia azpimarratzen du, berriro ere, horrek kudeaketan duen eragina nabarmentzeko. Izan ere, udal erakunde gehienek oso bitarteko eskasak dituzte zerbitzuak behar bezala kudeatzeko.

Jakina denez, iaz Nafarroako Gobernuak toki administrazioaren antolaketa aldatzeko proiektua onartu zuen. Bestalde, Parlamentuak lege proposamen bat onartu berri du helburu berarekin eta, besteak beste, toki sektorearen finantziazio lege berria aurkezteko eskatzen dio Gobernuari.

Toki sektorearen datuak

Txostenak Nafarroako toki sektorearen datu nagusiak eskaintzen ditu, guztiak 2011koak. Urte horretan, udal, kontzeju eta gainerako erakundeek 864 milioi bildu zituzten. Ohiko eta kapital transferentziak dira nagusiak: %47; zergen bidezko diru-sarrerak, berriz, %23 izan ziren, eta tasa eta prezio publikoen bidez %17 lortu zuten.

Gastuek 841 milioi egin zuten: ohiko ondasun eta zerbitzuetan %31 gastatu zen, langilerian %30, inbertsioetan %22 eta ohiko eta kapital transferentzietan %10.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %12 gutxitu ziren, batez ere inbertsioak asko jaitsi zirelako: %36.

Nafarroako toki sektorearen zorra 400 milioikoa da, aurreko urtean baino %2 gutxiago.