
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Berriak | NUPko Zuzendibideko ikasleak, Kontuen Ganberaren egoitzan
NUPko Zuzenbideko lehen kurtsoko ikasleak gure egoitzara etorri ziren pasa den ostiralean.Ikasleak Fernando Lera irakaslearekin etorri ziren. Antsoleaga karrikako egoitza ikusteaz gain, gure erakundearen lana azaldu genien. Ondoren erakundearen bideoa ikusi zuten eta bisita amaitu aurretik argazkia egin genuen. |
||
Berriak | Helio Robledak bi txosten aurkeztu ditu Parlamentuko Osasun Batzordean
Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, berriki kaleraturiko bi txosten aurkezteko. Bata Osasun Departamentuak San Juan de Dios ospitalera ateratako zerbitzuen inguruko azterketaren ingurukoa zen, eta bestea azken bi urteotan mediku zentro pribatuetara ateratako zerbitzuei buruzkoa. |
||
Informes | Eguesibarreko Udala (2010)
Nafarroako Kontuen Ganberak Eguesibarreko Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak kontu orokorra, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken urteotan eginiko gomendioen jarraipena aztertu ditu. |
||
Berriak | Helio Robledak iazko kontu orokorrei buruzko txostena Parlamentuan aurkeztu du
Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia y Ogasun batzordeko kideen aitzinean agertu da gaur goizean, iazko kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko. Kontuek eslatzen duten finantza egoera azaltzeaz gain, azken bost urteotako eboluzioaz ere mintzatu da. Txostenak bilduriko gomendio nagusiak ere azpimarratu ditu. |
||
Informes | Barañaingo Udala (2010)
Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aztertzen diren gaiak honakoak dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena. |
||
Berriak | Kontabilitate publikoaren plan berria, aztergai Kontuen Ganberan
Nafarroako Kontuen Ganberak eta Fiasep fundazioak antolaturik, kontabilitate publikoaren plan berriari buruzko jardunaldiak egiten ari dira gure egoitzan. Gaur eta bihar burutuko diren lan-saioetan 40 bat teknikarik hartzen dute parte, gehienak Kontuen Ganberakoak eta besteak beste administraziotatik etorriak. Hizlariak honako hauek dira: Helio… |
||
Berriak | Kontuen Ganberak hitzarmen bat sinatu du Parlamentuarekiko komunikazioa hobetzeko
Nafarroako Kontuen Ganberak eta Parlamentuak hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko komunikazioa hobetzeko. Hemendik aurrera, elkarri bidali beharreko informaziorako papera alde batera utzi eta teknologia berriak erabiliko dira. Hitzarmena Alberto Catalan parlamentuburuak eta Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak sinatu dute. |
||
Berriak | San Frantzisko Eskolako 7 urteko neska-mutikoak, Kontuen Ganberan bisitari
San Frantzisko Eskolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutilak bisitan izan ditugu gaur goizean. Barneko patioan harrera egin ondoren, gure egoitzaren berri eman diegu, Iruñeko etxerik zaharrena dela azpimarratuz. Ondoren, lehen solairura joan gara bertan dauden margolan, idatz makina zaharrak, kontabilitate liburuak eta bestelakoak ikustera.… |
||
Berriak | Cuatrovientos institutuko ikasleak, Kontuen Ganberaren egoitzan
Cuatrovientos Institutuko ikasle talde bat gure egoitza bisitatzera etorri da gaur goizean. Ikasleak Lanbide Heziketako Administrazio eta Finantzak ikasketak egiten ari dira. Egoitza ikusteaz gain, Kontuen Ganberaren lanaren berri jaso nahi zuten. Azalpen orokorra amaiturik, Karen Moreno auditoreak kontu zehatzagoak azaldu dizkie eta, azkenik,… |
||
Informes | 10eko Nafarroako kontu orokorrak
Nafarroako Kontuen Ganberak 2010eko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Bertan, ohi denez, nafar ogasunaren egoera aztertzen da. Txostenak Gobernuaren kontuak ez ezik, elkarte eta fundazio publikoenak, eta Parlamentuaren eta haren menpeko erakundeenak ere biltzen ditu. |
Antesala despacho presidencia