Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Covid-19a, kontu epaitegi guztien 2021eko lan programan

Estatuko kontu epaitegietako lehendakariak atzo elkartu ziren, telematikoki. Heldu den urteko lan programaru dagokionez, bada guztiak kezkatzen dituen gai bat: Covid-19aren krisia. Erakunde guztiek eginen dute txostenen bat gai horretaz. Bestalde, guztiak batzen dituen Asocex elkartean batzorde berria sortzea erabaki zuten: Prestakuntza Batzordea…

Berriak Asun Olaetxeak toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakariak udal administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan, Lurralde Kohesiorako Batzordean, hain zuzen. Asun Olaetxeak adierazi duenez, 2018ko amaieran ona zen udalen finantza egoera. Nafarroako Udalek 92 milioiko aurrezkia lortu zuten, eta 250 milioiko diuzaintzako soberakina. Zorra 207 milioikoa zen. Datu…

Informes Nafarroako Kontu orokorrak (2019)

Kontuen Ganberak Nafarroako kontu orokorrei buruzko txostena kaleratu du. Bertan, Foru Administrazioaren iazko finantza egoera islatzen da.

(2,7 MB)
Informes Nafarroako Berdintasunerako Institutua (2016-2019)

Kontuen Ganberak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren azken hiru urteko kudeaketa aztertu du. Institutuak lau milioiko gastua egin zuen iaz. Milioi eta erdi transferentzia arruntetan gastatu zen; beste horrenbeste ondasun eta zerbitzuetan; eta milioi bat langilerian. Institutuak 24 langile ditu, 14 finkoak eta gainerakoak kontratatuak.

(1,2 Mb)
Informes Nafarroako toki administrazioa (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak toki administrazioari buruzko txostena kaleratu du. Bertan, udal, kontzeju eta gainerako udal erakundeen egoera orokorra aztertzen da. Iazko hasieran, 702 toki entitate zeuden Nafarroan: 272 udal, 346 kontzeju, 62 mankomunitate eta 22 udal elkarte. Nafarroako Parlamentuak, 2019ko otsailean, toki administrazioaren…

(4093 KB)
Berriak Asun Olaetxeak buruko osasunaren kudeaketari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, osasun mentalaren kudeaketari buruzko eginiko txostena aurkezteko.  Nafarroako Gobernuak, iaz, 58 milioi gastatu zituen arlo horretan. Olaetxeak azaldu duenez, azken urteotan gora egin du gastuak, duela bost urte 44 lau milioikoa baitzen.

Berriak Politika publikoen azterketarako bigarren ikastaroa hasia

Politika eta programa publikoak aztertzeko bigarren ikastaroa hasia da. Gaur goizean egin da inaugurazio ekitaldia. Ikastaroa Estatuko kontu epaitegiek, Administrazio Publikoen Institutuak eta Zerga Ikerketarako Institutuak antolatu dute. Gaurko ekaldian, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak parte hartu du, gainerako erakundeetako…

Berriak Ignacio Cabeza, FIASEPeko presidente berria

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako auditore ohia, FIASEP fundazioko presidente izendatu dute. Cabezak (Zaragoza, 1957) hiru hamarkada egin ditu Kontuen Ganberan, auditore. Horrez gain, unibertsitate irakaslea izan da, hitzaldi asko eman ditu eta artikulu asko idatzi ere, beti diru publikoaren kontrola hizpide hartuta. FIASEP-ek auditore publikoen…

Informes Buruko Osasuna (2014-2019)

Kontuen Ganberak buruko osasunaren kudeaketa aztertu du kaleratu berri duen txosten batean. 2014tik 2019ra artekoa da azterturiko kudeaketa.

(1,1 MB)
Informes Eguesibarko Udala, 2019

Nafarroako Kontuen Ganberak Eguesibarko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Udalerriak 53 km. koadro ditu. 10 kontzejuk eta bestelako sei udal erakunde osatzen dute. Lehenak, Alzuza, Ardanatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Ibiriku, Olatz eta Sagaseta. Besteak, Etxalaz, Egulbati, Erantsus, Gorraitz, Sarriguren eta Uztarrotz. Guztira, 21.…

(677 KB)

Antesala despacho presidencia