Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2019/13 2019/13 2019ko maiatzaren 26ko Nafarroako Parlamenturako hauteskunde-kontabilitatea (Nafarroako Parlamenturako azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten indar politikoen gastuak aztertu ditu.
Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamenturako azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioen kontuak aztertu ditu. Behin txostena argitaratu ondoren, indar politikoek dagozkien diru-laguntzak kobratuko dituzte.
Gogoratzekoa da maiatzaren 26an udal eta europar hauteskundeak ere egin zirela. Horren kontrola, eta alderdi eta koalizioen kontuena, Kontu Epaitegiari dagokio.
Txostenaren helburua da alderdi eta koalizioen hauteskunde kontuak aztertzea; eginiko gastuak arauak finkatukoen artean daudela; eta legeak markaturiko gehieneko gastua errespetatu egin dela.
Parlamentuan ordezkaritzarik lortu duten indar politikoek 12.300 euro jasotzen dute parlamentari bakoitzeko; 0,98 euro boto bakoitzeko; eta 0,25 euro boto hautesle bakoitzeko, hauteskundeetako propaganda bidaltzeko.
Nafarroako Gobernuak 1,3 milioi banatuko ditu Nafarroako Parlamentuko indar politikoen artean. Navarra Sumak 426.000 euro jasoko ditu, PSNk 189.000, Geroa Baik 245.000, EH Bilduk 252.000, Podemos-Ahal Duguk 48.000 eta Izquierda-Ezkerrak 143.000.
Alderdi eta koalizioek jaso beharrekoaren zati bat jasoa dute, aurrerakin gisa. Orain, txostena argitaratu ondoren, Gobernuak gainerakoa ordaindu beharko die: 493.000 euro guztira.