Skip to main content

ASOCEX

2005/23 Antsoaingo Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/23 Antsoaingo Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2004ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Antsoaingo Udalak 9.526 biztanle ditu. Hiru erakunde autonomo sortu ditu: Gazte Berriak Kultur eta Kirol patronatua, Euskara patronatua eta Hezkuntza sexualaren aldeko patronatua.

Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalak iaz 11,2 milioi euro gastatu eta 14,1 bildu zituen. Udal diru iturriei dagokienez, transferentziek eta hirigintza kuotak ehuneko 45 egin zuten. Bestalde, aipatzekoa da beste finantziazio bide garrantzitsua 2,9 milioiko mailegua izan dela.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Ansoaingo Udalak 21.000 euroko superabita lortu zuen 2004ko ekitaldiaren amaieran. Epe luzerako zorra 5,8 milioikoa zen. Finantza-zama %1 da eta Udalaren ohiko dirusarrerak %7,4 gehiago dira gastu arruntak baino. Aiapatzekoa da, halaber, Udalak diruzaintzan 2,2 miloi zituela 2004ko amaieran.

Aurrekontu kitapena aztertu ondoren, Comptos Ganberak dio ongi islatzen dituela ekonomia jarduera eta 2003ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren finantza egoera, nahiz eta salbuepen bat izan: gaurkotu gabeko udal ondasun zerrenda, hain zuzen.

Legezkotasunari dagokionez, Antsoaingo Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Comptos Ganberak dioenez, Antsoaingo Udalak azken txostenak eskainiriko gomendioak martxan jartzeko ahaleginak egin ditu. Badira, hala ere, bete beharreko beste batzuk, hala nola barne araudia egitekoa. Barne araudiak udal organoen eskumenak zehaztu eta Udalaren eta erakunde autonomoaren arteko harremanak finkatu behar lituzke. Bestalde, zerbitzuen kostuen gaineko azterketak egitea ere komenigarria litzateke tasa eta prezio publikoak hobeki zehazteko.