Skip to main content

ASOCEX

2004/07 Atarrabiako Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/07 Atarrabiako Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2002ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 2002ko ekitaldian 6,6 milioi euro gastatu zituen eta 6,9 bildu. Datu horiek udalaren diru iturri eta gastuak ez ezik, Kirol Patronatoarenak ere biltzen ditu.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, 200ko ekitaldi amaiturik Udalak 254.000 euroko superabita izan zuen. Epe luzerako zorra, berriz,2,7 milioikoa izan zen. Fiskalizaturiko urtean zorra handitu egin zen Udalak 480.000 euroko mailegua eskatu bait zuen. Dena den, Comptos Ganberaren ustetan Udalaren zor maila txikia da (%4,8) eta, bestalde, kontuan hartzekoa da urtearen amaieran diruzaintzan 616.000 euro zituela.

Txostenak aurrekontu kitapena aztertuta hauxe dio: ongi islatzen dituela urteko ekonomia jarduera eta baita 2002ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere.

Egoera balantzeari buruzko iritzia ere, oro har, aldekoa da. Dena den, bi salbuespen aipatzen dira: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoela, eta galdu-irabazien kontuaren eta balantzearen artean 8.216 euroko aldea.

Legezkotasunari dagokionez, atarrabiako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du.

Laburbilduz: Atarrabiako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gai batzuk. Horien artean, udal arautegia egin beharra aipatzen da. Arautegiak udal organoen zereginak eta Udalaren eta erakunde autonomoen arteko harremanak finakatu behar lituzke. Bestalde, udal zergak dagokien epetan kobratzeko beharra gogoratzen da. Eta, azkenik, Comptos Ganberak udal zerbitzuak, inbertsioak eta finantzaketa moduak finkatuko dituen bidegarritasun azterketak eskatzen ditu.