Skip to main content

ASOCEX

2014/26 Barañaingo Udala (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/26 Barañaingo Udala (2013) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu : 2013ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.

Barañaingoa 21.000 biztanleko udalerria da. Bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Horien gastu eta diru-sarrerak kontuan hartuz, Udalak 13,9 milioi gastatu zuen iaz eta 14,1 milioi bildu.

Langileriarena da gastu handiena: 7,1 milioi. Bestelako ohiko ondasun eta zerbitzuetan 5,1 milioi gastatu zen.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 7 milioi egin zuten, eta zuzeneko zergek, berriz, 3,6 milioi. Tasa eta bestelako prezio publikoen bidez 3,4 milioi bildu zen.

Gastuak ehuneko bi handitu ziren, aurreko urteko datuekin alderatuz. Diru-sarrerak, berriz, ehuneko bost jaitsi ziren.

2013ko amaierako zorra bi milioikoa zen. Aurreko urtekoarekin alderatuta, 300.000 euroan jaitsi da.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Salbuespen bakarra udal ondasun zerrenda da, 1992tik gaurkotu gabe baitago.

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko neurri batzuk proposatzen ditu: gastu arruntei eusteko ahaleginak egitea; erakundea autonomoen barne kontrola hobetzea; eta, azkenik, ondasun-zerrenda gaurkotzea.