Skip to main content

ASOCEX

2000/17 Berriozarko Udala (1999)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2000/17 Berriozarko Udala (1999) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Berriozarko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan iazko aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera aztertzen dira.

Berriozarko Udalak bi erakunde autonomo ditu: Kirol eta Kultura Patronatua eta Musika Eskola. Bi erakundeon kontuak Udalaren kontuetan daude sarturik.

Txostenak emaniko datuen arabera, Udalak 784 milioiko dirutza gastatu zuen: ehuneko 63 funtzionamendu gastuetan eta ehuneko 33 inbertsioetan. Dirusarrerak 773 milioikoak izan ziren. Dirusarreretan garrantzitsuenak udal zergak dira (ehuneko 47), Nafarroako Gobernuaren transferentziei esker ehuneko 34 lortu zuen eta, azkenik, hirigintza kuoten bidez Udalak dirusarreren ehuneko 18 eskuratu zuen.

Nafarroako Kontuen Ganbarak dioenez, aurrekontu-kitapenak ongi islatzen ditu Udalaren gastu eta diru-sarrerak. Ondare-balantzeak ere ondare egoera ongi islatzen du, baina bada salbuespen bat: Udalak 1995etik ez du udal ondasun-zerrenda gaurkotu.

Legekoztasunari dagokionez, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia bete egin zuen fiskalizaturiko ekitaldian (1999).

Udalaren finantza-egoera ona da diruzaintzako 233 milioiko gerakina izateaz gain, ehuneko 16ko aurrezki gordina duelako. Epe luzerako zorra 244 milioikoa da.

Dena den, Kontuen Ganbarak azpimarratzen duenez etorkizuenean gaurko egoera ekonomiko ona oker daiteke. Izan ere, azken urteotako dirusarrera nagusienetakoa (hirigintza-kuotak) desagertuko da, Udalak ez baitu lur-sail urbanizagarririk.