Skip to main content

ASOCEX

2014/39 Burlatako Udala (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/39 Burlatako Udala (2013) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2013ko kontu orokorra, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 15,9 milioi gastatu eta 15,2 bildu zituen, udalaren bi patronatuen datuak ere kontuan hartuz: Kirol eta Musika Patronatuak.

Gastu nagusiak langileria eta beste ohiko gastuak dira: %7,9 eta 4,5 milioi, hurrenez hurren. Inbertsioen gastua 1,6 milioikoa izan zen.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 6,2 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 4 milioi eta prezio publikoek 2,7 milioi.

Kontuen Ganberak dioenez, kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena, ondare egoera eta eragiketa ekonomikoak. Hala ere, bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta gaizki kontabilizaturiko trukatze bat.

Legezkotasunari dagokionez, udalak haren finantza-jardueran bete egiten du indarrean dagoen legedia.

Burlatako Udalak milioi bateko zorra dauka. Zor-maila zor-mugatik gora du eta, beraz, ezin du zor gehiagorik hartu. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina ere negatiboa da. Beraz, hau dena ikusirik, txostenak gastuak murriztu eta diru-sarrerak handitzeko eskatzen dio udalari.

Bestalde, lanpostuen zerrenda udalaren beharretara egokitu behar da, eta diru-laguntzen arautegia onartu beharko litzateke.

Heldu den urtean, Kontuen Ganberak Burlatako Udalak hirigintza bultzatzeko sorturiko enpresen kudeaketa aztertuko du.