Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2020/01 Castejongo Udala (2018) (Nafarroako Kontuen Ganberak Castejongo Udalaren 2018ko kontuei buruzko txostena kaleratu du.
Castejon 4.109 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, erakunde autonomoa dago: Musika Eskola. Udalak 75 langile ditu, Musika Eskolak 11.
Duela bi urte, Castejongo Udalak 5,9 milioi gastatu zituen.Diru-sarrerak handixeagoak izan ziren: 6,2 milioi.
Gastu nagusia langileriarena da: 2,6 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketan 2,3 milioi gastatu zen. Finantza pasiboek milioi erdi egin zuten, eta inbertsioek 400.000 eurotik behera.
Diru-sarrerei dagokienez, zuzeneko zergekin hiru milioi bildu ziren, ohiko transferentziekin (Nafarroako Gobernutik jasoak) 1,6 milioi. Tasa eta prezio publikoen bidez 1,2 milioi bildu ziren.
Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondarearen irudia, gastu eta diru-sarreren likidazioa eta udalaren finantza-egoera. Salbuespena ondasun zerrenda da, ez baititu udal ondasun guztiak biltzen.
Castejongo Udalaren finantza jarduera, oro har, legediaren arabera egiten da. Hor ere bada salbuespenik. Bata plantila organikoaz eta bestea kontraturik gabeko gastuez.
Txostenak azpimarratzen duenez, Castejongo Udalaren finantza egoera ona da. Adierazle gehienak positiboak izateaz gain, hobetu egin dira aurreko urtekoarekin alderatuz. Datu kezkagarriena zorra da: 5,1 milioi. Dena den, hori ere hobetu egin da, aurreko urteko zorra 5,6 milioi baitzen.