Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2018/05 Cintruenigoko Udala (2016) ()Cintruenigo 7.800 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, erakunde autonomoa dago: Zahar Etxea. Udal sozietate bat ere badago: Cintruénigo de Servicios Municipales izenekoa. Udal kiroldegien garbiketaz eta atezainen kontratazioaz arduratzen da. Sozietateak udal zerbitzuak ematen ditu, beraz, eta ez du finantziazio propiorik. Kontratazioan-eta irregulartasun batzuk antzeman dira bertan. Hori dena kontuan hartuz, Kontuen Ganberak sozietatea bertan bera uztea eskatzen du.
2016an, Cintruenigoko Udalak 7 milioi gastatu zituen eta 7,4 milioi bildu. Langile-gastuak dira nagusiak, 3,5 milioirekin. Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuek 2,6 milioi egin zuten. Inbertsioetan milioi erdia besterik ez zen gastatu.
Diru-sarrerei dagokienez, transferentzia arrunten bidez 2,9 milioi bildu zen, udal tasekin 2,6 milioi eta zuzeneko zergei esker 1,8 milioi.
Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondarearen irudia, gastu eta diru-sarreren likidazioa eta udalaren finantza-egoera. Bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasunen inbentarioa eta udal sozietatearen kontuak, egin gabe daudelako.
Cintruenigoko Udalaren finantza jarduera, oro har, legediaren arabera egiten da. Dena den, salbuespen batzuk aipatzen dira langilerian, diru-laguntzetan eta kontratazioan.
Udalaren finantza egoera ona da. Izan ere, gastuak diru-sarrerak baino handiagoak dira, diruzaintzako gerakina dago (1,7 milioi) eta zorra gutxitzen ari da (4,1 milioikoa zen 2016ko amaieran).
Dena den, udalak badu kezkatzeko arrazoirik: Zahar Etxearen egoera ekonomikoa. Kontua da ohiko diru-sarrerak gastuak baino txikiagoak direla. Horren ondorioz, Udalak dirua utzi, Zahar Etxeak itzultzeko modurik ez eta horrek 450.000 euroko zorra sortu du.
Kontuen Ganberak dei bat egin dio Udalari Zahar Etxearen bideragarritasuna bermatzeko neurriak har ditzan.