Skip to main content

ASOCEX

2006/13 Corellako Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/13 Corellako Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Corellako Udalaren 2004ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Txostenak ¿Tintorrock¿ izeneko musika jaialdiak sorturiko gastuak ere aztertu ditu, Udalak berak eskatuta.

Txostenak emaniko datuen arabera, Corellako Udalak 5,4 milioi gastatu eta 5,5 bildu zituen. Gastuetan handienak udal 87 langileen soldatak dira: 2,5 milioi euro. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketan, berriz, 1,8 milioi gastatu ziren eta inbertsioek 670.000 euro egin zuten.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentzien bidez 2,3 milioi lortu ziren eta zuzeneko zergei esker 1,4 milioi. Tasek eta bestelako dirusarrerek milioi bat euro eman zuten.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta udalaren aurrekontu egoera. Egoera balantzea ere ondare egoeraren isla da, baina badira bi salbuespen: alde batetik, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoela, 1991ekoa baita. Eta, bestetik, Udalaren eta bizilagunen arteko auzien ondorioz sor litezkeen ordainketak.

Legezkotasunari dagokionez, Udalak haren ekonomia jarduera indarrean dagoen legedia bete egiten du.

Azkenik, txostenak udalaren ekonomia egoera aztertzen du. Comptos Ganberak dioenez, urte amaieran Udalak 356.000 euroko superabita izan zuen eta diruzaintzan 600.000 euro zituen. 2004ko abenduaren 31ko zorra 2,3 milioikoa zen. Dirutza hori, funtsean, inbertsioetarako erabili da.

Udalaren aurrezki positibo garbia (ohiko gastuen eta dirusarreren arteko diferentzia) %9koa da.

¿Tintorrock¿ musika jaialdiari dagokionez, Udalak 16.000 euro gastatu zituen bertan eta Comptos Ganberak azterturiko dokumentazioan ez du arazorik ikusi.