Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2023/07 Desgaitasuna duten pertsonei laguntza emateko nafar fundazio publikoa (Nafarroako Kontuen Ganberak Fundapa fundazio publikoari buruzko txostena argitaratu du.
Fundaparen helburua da pertsona ezinduei laguntzea, epaileak hala agintzen duenean. Laguntza mota bikoitza da: epaitegien aurrean defentsa egitea eta ondasunen administrazioa. Fundazioak pertsona ezinduen arreta, prebentzioa, errehabilitazioa, laneratze eta prestakuntza ere bultzatzen ditu.
Fundazioak badu patronatu bat, Pertsonen Autonomiarako Nafar Agentziako zuzendaria buru duena. Langile zerrendan 21 profesional daude: 17 gizarte-langile hezitzaile sozial eta administrari. Bi ekonomialari eta bi abokatu ere baditu.
Iaz, fundazioak 900.000 euro gastatu zituen, %93 langilerian. 800 bat pertsonari lagundu zien. Hiru laurdenak erresidentzietan bizi ziren, eta erdiak baino gehiagok osasun mentaleko arazoren bat zuen.
Kontuen Ganberak dioenez, fundazioak egiten duen laguntza-lana egokia da. Zenbait kasutan, ordea, atzerapena sumatzen da, ondasun zerrendetan eta epaitegietara bidali beharreko kontu-ematean bereziki.
Laguntza jasotzen dutenen ondasunen eta eginiko kudeaketen datu-baseak ez daude gaurkotuak eta osatu gabe daude. Dena den, datu guztiak ongi daude pertsona bakoitzaren espediente digitalean.