Skip to main content

ASOCEX

2014/08 Erronkariko Mankomunitatea (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/08 Erronkariko Mankomunitatea (2012) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Erronkariko Mankomunitatearen 2012ko kontuak aztertu ditu kaleratu berri duen txostenean. Txostenak Parlamentuak eskatu zuen, UPN taldeak bultzatuta.

Erronkariko Mankomunitatea elkarte tradizionala da, ibarreko baliabideak kudeatzeko, batez ere larre eta zuhaiztiak. Halaber, Erronkariko ekonomia bultzatzea du helburu.

Mankomunitatearen organo kudeatzailea Erronkariko Batzordea da, egoitza Erronkarin duena. 18 langile ari dira bertan, idazkaritzan, gizarte zerbitzuetan, euskara arloan eta administrazio lanetan. Aipaturiko batzordeak tasak eta zerga bereziak onar ditzake.

Kontuen Ganberak dioenez, Erronkariko Batzordeak 674.000 euro gastatu zituen 2012an, eta 700.000 euro bildu. Langileriarenak dira gastu nagusiak: 470.000 euro. Gainerako gastuen zenbatekoa txikia da. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentzien bidez 560.000 euro lortu ziren, eta komunalari esker 90.000 euro.

Kontuen Ganberak dioenez, Erronkariko Batzordearen kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena, ondare egoera eta eragiketen emaitzak. Dena den, badira salbuespen batzuk: ondasun zerrendarik eza eta balantzeko kontu batzuk ez daudela gaurkoturik.

Txostenak dioenez, Erronkariko Batzordearen ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten da.

Azkenik, Erronkariko Mankomunitatearen egoera ekonomikoa ona dela esaten da, nahiz eta ohiko transferentziekiko menpekotasuna oso handia izan. Horregatik, transferentziak gutxitu litezkeela kontuan hartuz, Kontuen Ganberak ohiko gastuak ez handitzeko gomendioa ematen du.