Skip to main content

2025/10 Iruñeko Udalaren kontratuak gardentasuna eta publizitatea (2023-2024)

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Iruñeko Udalak eginiko kontratuen gardentasun eta publizitatea aztertu ditu. Nafarroako Kontratazio Atarian argitaraturiko informazioan oinarritu da txostena.

Txostenak Iruñeko Udalaren kontratuak ez ezik, haren erakunde autonomo eta sozietateek eginikoak ere aztertu ditu. Iruñeko Udalak Nafarroako Kontratazio Atarian argitaraturiko informazioa aztertuta, honakoa da konklusioa: Udalak bete egiten dituela gardentasun eta publizitate arloen eskakizunak, kontratuen lizitatze eta esleitzeaz.

2024an, Iruñeko Udalak 103 kontratu argitaratu zituen Nafarroako Kontratazio Atarian. Guztira, 22 milioi ziren. Hirigintza Gerentziak zazpi argitaratu zituen (800.000 euro). Sozietate publikoei dagokienez, Animsak 24 argitaratu zituen (850.000 euro) eta Iruña Bizi Berritzen-ek bi (160.000 euro).

Txostenak dioenez, Udalak 40 kontratu argitaratu gabe utzi zituen. Mercairuñak hirutik bakarra argitaratu zuen, eta Comiruñak bi egin eta bakar bat ere ez zuen argitaratu.

Kontuen Ganberak kontratu guztiei buruzko informazioa argitaratzeko eskatu dio Udalari. Halaber, datuak esportatu ahal izateko moduan egin dezala eskatzen dio, horrek azterketa orokorra egitea ahalbideratuko duelako.