Skip to main content

ASOCEX

2015/04 Leotzeko Udala (azterketa mugatua)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2015/04 Leotzeko Udala (azterketa mugatua) ()
Kontuen Ganberak Leotzeko Udalari buruzko txostena kaleratu du, bertako Hiru Erreka udal taldeak eginiko eskaerari erantzunez. Txosten mugatua da, honako hiru kontuok aztertu dituena: alkatea eta idazkariaren ordainsariak, Orbalan sozietatearen kudeaketa eta langileriaren kontratazioa.

Idazkariari dagokionez, 1989az geroztik ari da lanean. 2008an Baldorbako udaletako zerbitzuak batzeko elkartea sortu bazen ere, Leotzeko Udalak idazkariarekin segitu zuen. Zuzenbidean lizentziaduna ez denez, Udalak kanpoko aholkularitza juridikoa kontratatu behar du lege-kontuei aurre egiteko. Kontuen Ganberaren gomendioa da Udalak Baldorbako idazkaritza zerbitzuak erabil ditzala. Nolanahi ere, langilearen soldata egoki behar du, behar baino gehiago kobratzen baitu. Hemendik aurrera idazkari propioarekin segitu nahi badu, Zuzenbidean lizentziaturiko norbait hartzeko gomendioa ere egiten da.

Alkatearen ordainsariaz ere iritzia eman du. Astean 20 ordu egiten ditu, eta orduko 18 euro gordin kobratzen du. Ordainsariak behar bezala kontabilizaturik daude.

Udalak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez eginiko kontratazioak bi dira, bi peoirenak, hain zuzen. Bietako batean urratu egin ziren administrazioek bete beharreko irizpideak: legezkotasuna, berdintasuna, meritu eta ahalmena.

Azkenik, Orbalan sozietatearen kudeaketa aztertu da. 1999an sortu zen, Leotzeko zerbitzu eta ekonomia bultzatzeko sortu zen. Bi langile ditu eta Udala da bezero bakarra. Kontuen Ganberaren ustez, sozietatea desegitea litzateke hoberena, merkeagoa eta eraginkorragoa baita haren zereginak udalak zuzenean kudeatzea.