Skip to main content

ASOCEX

2005/21 Lizarrako Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/21 Lizarrako Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu. Datu guztiak 2004koak dira.

Txostenaren arabera, Lizarrako Udalak 10,5 milioi gastatu eta 11,2 milioi bildu zituen. Dirutza hori Udalaren gastu eta dirusarrerak ez ezik, Musika Eskolarenak ere biltzen ditu.

Dirusarreretan garrantzitsuenak ohiko transferentziak dira: 4,4 milioi euro. Zerga zuzenen bidez lorturiko dirusarrerak 2,6 milioikoak dira eta tasek milioi bat euro inguru eman zuten.

Gastuetan handienak langileen soldatak dira. Alde horretatik, Udaleko 130 langileen ordain sarietan lau milioi gastatu ziren. Ohiko zerbitzu eta ondasunen erosketetan 2,8 milioi euro gastatu ziren eta inbertsioetara bideraturiko dirutzak 2,6 milioi egin zuen.

2004ko ekitaldia amaiturik, Lizarrako Udalak 388.000 euroko superabita lortu zuen. Epe luzerako zorra, berriz, 2,2 milioikoa zen.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu udalaren ekonomia jarduera eta abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere, ongi islatzen ditu finantza eta ondare egoera, baina badago salbuespen bat: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, 1995ekoa baita.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere, oro har, udalaren aldekoa da, indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Laburbilduz: Lizarrako Udalak egoki kudeatzen du aurrekontua, baina baditu hobetu beharreko arloak, horien artean barne kontrola eta kontratazioaren legedia zorrotz betetzea. Musika Patronatuari dagokionez, txostenak haren gaineko kontrol zorrotzagoa eskatzen dio Udalari.