Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2023/24 Lizarrako Udaleko langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak (2022) (Ganberak Lizarrako Udalari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, hiru gairen legezkotasuna aztertu da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntza izendunak.
Lizarrako Udalak 15,4 milioi gastatu zituen iaz, eta 15,6 bildu, Julian Romano musika-eskolakoak ere kontuan harturik.
Langileria-gastuak 7,4 milioi dira. Udal plantillak 102 lanpostu ditu: 59 beteak eta 42 hutsik. Azken horietatik, 36 kontratazioaren bidez daude beterik.
Udalak enplegu eskaintza publikoa onartu du, hutsik dauden 27 lanpostu betetzeko.
Ohiko ondasun eta zerbitzuen gastuek 4,6 milioi egiten dute, eta inbertsioek 1,7 milioi.
Gastu horietan dago 843.000 euroko bat, zenbateko txikiko kontratuetan, lizitaziorik gabeko egiteko muga gainditu duena. Garbiketa zerbitzua (560.000 euro), udal aseguruak (140.000 euro) eta zenbateko txikiagoko beste batzuek osatzen dute. Aseguruen lizitazioa egin bazen ere, hutsik geratu zen. Gainerakoetan ere lizitazioa beharrezkoa izanagatik, ez zen egin.
Kontu-hartzaileak irregulartasun hori jasoa zuen urteko kontratazio-txostenetan.
Diru-laguntza izendunei dagokienez, Udalak 400.000 euro banatu zituen 42 onuradunen artean. Txostenak diru-laguntzak baimenduta eta justifikaturik daudela dio.