Skip to main content

ASOCEX

2001/06 Mendigorriako Udala (2000)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/06 Mendigorriako Udala (2000) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Mendigorriako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honakoa aztertzen du: aurrekontuaren betetzea, ondare-egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, Mendigorriako Udalak iaz 82,4 milioi gastatu eta 125 milioi bildu zituen. Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko gastu eta diru-sarrerak.

Urtea amaiturik, Mendigorriako Udalak 43 milioiko superabita zuen eta diruzaintzako gerakina 111 milioikoa izan zen. Hala ere, diruzaintzako gerakinaren erdia lur komunalak erosteko konprometiturik zegoen.

Legezkotasunari dagokionez, Udalak indarrean dagoen legedia gehienetan bete egiten du, baina badira arau-hauste batzuk aurrekontu eta kontratazio arloetan.

Finantza egoeraz ona da, epe luzerako zorra murritza delako: 40 milioi. Dena den Udalak ez du aurrezki handiriik sortzen eta, gainera, datozen hilabeteotan egin beharreko inbertsio garrantzitsuak ditu: polikiroldegia, igerilekua eta herritarren zentroa, besteak beste.

Laburbilduz: Mendigorriako udalak egoki kudeatzen du aurrekontua baina barne kontrola eta kudeketa hobetu behar ditu zenbait arlotan. Hori lortzeko Kontuen Ganbarak eskaintzen dituen gomendioen artean artean honakoak aipa daitezke: aurrekontuan gastuak behar bezala sailkatzea, funtzionario ez direnen soldatetan legea errespetatzea eta Kontratuen Foru Legea betetzea.