Skip to main content

2019/20 Murchanteko Udala (2018)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2019/20 Murchanteko Udala (2018) (
338 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Murchanteko Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko. 

Murchanteko Udalak 3,2 milioi gastatu zuen iaz, eta 3,5 milioi bildu. Ondasun eta zerbitzu arruntak eta langileria dira gastu nagusiak: 1,2 eta 1,1 milioi, hurrenez hurren. Inbertsioetan 720.000 euro gastatu ziren. 

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 1,7 milioi egin zuten; kapital transferentziek 460.000 milioi, eta tasa eta prezio publikoen bidez 370.000 euro bildu ziren. 

Kontuak aztertuta, Kontuen Ganberak aldeko iritzia ematen du, ondare eta finantza egoera ongi islatzen dituztelako, eta baita aurrekontu emaitza ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, ez baititu udalaren ondasun guztiak biltzen. 

Legezkotasunaz ere aldeko iritzia dago, finantza egoera legearen arabera egiten baita. Dena den, horretan ere salbuespenen bat aipatzen da:  kontraturik gabeko ordainketa batzuk, 250.000 eurokoak, esleipen-prozedurarik egin ez zelako; edo kontratuaren iraunaldia amaitua zegoelako. 

Murchanteko Udalaren finantza egoera ona da eta, gainera, hobetu egin da aurreko urtekoarekin alderatuz.. Aurrezki gordina 600.000 eurokoa da, eta diruzaintzan 2,2 milioi dago. Zorra 350.000 eurokoa da, aurreko urtean baino %11 gutxiago.  

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu.